Oñati Arrasate lasterketa jokatu zuten atzo, igandea, goizean Gipuzkoako bi udalerri horien artean, eta Aitor Mimenza Azpeitiko bizilaguna izan zen garaile. Korrikalariek 11,7 kilometroko ibilbidea egin zuten proban, eta bizkaitarrak 37 minutu eta 38 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Ez da aurreneko aldia Mimenzak Oñati Arrasate lasterketa irabazten duela, baina aurtengoan, ezin izan du berak ezarrita duen marka hautsi, gertu izan badu ere; 2017an, 37:35 denboran ezarri zuen errekorra Mimenzak, eta aurten hiru segundo gehiago behar izan du helmuga zapaltzeko.
Argazkia: Goiena