Azpeitiarren arteko finala izan zitekeen, baina azkenenan ez da posible izan. Lau eta Erdiko promozio mailako txapelketan finalerako txartela izan dute asteburuan jokoan Alberdi eta Julen Egiguren pilotari profesionalek, baina soilik Alberdik egin du aurrera. Pilotariak larunbatean jokatu zuen norgehiagoka Iruleko Labrit frontoian, eta Asier Agirre nafarrari 22-19 irabazi zion azpeitiarrak. Egigurenek, ordea, ezin izan zuen arerioa mendean hartu atzo, eta azpeitiarrari ihes egin zion finalerako txartelak; hark Peña II.aren aurka jokatu zuen neurketa Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta pilotariek 22-12 amaitu zuten norgehiagoka.
Egigurenek finalaurrekoa galduta, ez da azpeitiarren arteko lehiarik izango Lau eta Erdiko promozio txapelketaren finalean. Atzoko neurketan erabakita geratu zen Alberdik nor izango duen aurrez aurre finalean; partida irabazita, azpeitiarrak Peña II.aren aurka neurtu beharko ditu indarrak txapela lortzeko.
(Argazkia: 21 iguales)