Eskultorea

Pablo Soraluze: "Norbera bere baitan sartzeko espazio bat sortu nahi izan dut"

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 22a

Pablo Soraluze eskultore azpeitiarrak egindako zazpi obra ikusgai daude Azpeitiko Betharram aretoan, eta lan horien gaineko xehetasunak azaldu ditu 'Mikrouhinak' bideo sortarako.

https://www.youtube.com/watch?v=kx1cmhiJsKk

Pablo Soraluze eskultore azpeitiarrak egindako zazpi obra ikusgai daude Betharram aretoan. San Juan de la Cruzen testu batetik abiatuta egindako lanak dira, amodio-desamodio testu baten inguruan sortutakoak. Egurra material gisa hartuta, zortzi-bederatzi urteren buruan ondu ditu obrak Soraluzek, eta errepikapena, egunerokotasuna, argia eta mugimendua kontuan hartu ditu. Urriaren 29ra arte izango da zabalik erakusketa; astegunetan 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.

Kulturaz kooperatibak, UROLA KOSTAKO HITZAk eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarlanean egiten duten Mikrouhinak bideo sortarako egindako bideoa da honakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide