'Kuraiosa' dokumentala aurkeztu du Nora Alberdi azpeitiarrak Soreasun

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 12a

Kuraiosa dokumentalaren lehen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten atzo iluntzean Azpeitiko Soreasu antzokira joandako ikus-entzuleek. Nora Alberdi azpeitiarraren Ikus-Entzunezko ikasketen gradu amaierako proiektua izateaz gain, iaz Sorkuntza Beka jaso zuten egitasmoetako bat da, era berean, azpeitiarraren lehen filma. Emanaldiaren ondoren, zuzendariak eta dokumentaleko protagonistetako batzuk hitza hartu zuten Soreasuko agertokiaren ertzean, Maite Segurolak gidatutako solasaldian.

Hemen, atzo iluntzeko bi uneren irudiak: Emanaldiaren osteko solasaldia; eta Nora Alberdi zuzendaria hitza hartzen, pantaila handia atzean duela (argazkiak: Eneritz Albizu).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide