Angel Otaegiri omenaldia egin diote Nuarben

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 28a

Atzo, ostirala, 44 urte beteko ziren Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra hil zituela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Horren harira, atzo Otaegi oroitu zuten Nuarbeko hilerrian. Otaegiren familiakoez eta gertukoez gain, bertan izan ziren Udal Gorbenuko hainbat ordezkari ere; tartean, Nagore Alkorta alkatea. Hilerrira joandako lagunek Otaegiri lore eskaintza egin zioten bere hilobiaren aurrean.

Gaur, aldiz, omenaldia egin diote haren jaiotetxearen aurrean senideek, lagunek eta hainbat herritarrek. Ekitaldia musikaz eta olerkiz girotu dute, eta ondoren, Otaegiren familiako kideei aurreskua dantzatu eta lore sorta bana oparitu diete. Omenaldia amaitu ostean, mokadutxoa egin dute hara joan direnek.

Hona hemen atzoko eta gaurko ekitaldietako argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide