Baigera elkarteak Pentsiodunen Eguna antolatu du datorren irailaren 30erako, astelehena, eta bazkaritarako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. Azoka Plazan egingo dute otordua, eta sarrerak osteguna bitartean erosi ahal izango dira hamabost euroren trukean, Baigeraren bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean.
13:00etarako jarri dute astelehenerako hitzordua; izan ere, ordu horretan hasita, pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea eta kalejira egingo dituzte. Bazkaria, berriz, 14:00etan izango da Azoka Plazan, eta bazkalostean erromeria egingo dute.