Saneamendu sareko obrak egingo dituzte Azpeitiko Alberdienean gaur gauez

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 9a

Udalak azaldu duenez, "lan horiek gauez egitea ezinbestekoa da". Hori dela eta, erakundeak barkamena eskatu die inguruko bizilagunei eta merkatariei obrek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Azken hilabeteotan eraikuntza lanak egiten ari dira Azpeitiko Alberdienea inguruetan, eta gaurkoan gauez egingo dituzte zenbait lan. Alberdieneako etxeak egiten ari den eraikuntza enpresak saneamendu sareko kaudalean hainbat obra egin behar ditu, eta Udalak azaldu duenez, "lan horiek gauez egitea ezinbestekoa da". Hori dela eta, erakundeak baimena eman dio eraikuntza enpresari saneamenduko obrak gaurtik bihar bitartean egiteko. Udalak barkamena eskatu die inguruko bizilagunei nahiz merkatariei Alberdieneako obrak direla-eta sortuko diren eragozpenengatik.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide