Zabalik dago 'Pirinioetako txoko batzuk' argazki erakusketa Azpeitiko Urola Expres tabernan

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 7a

Ikusgai dago Pirinioetako txoko batzuk argazki erakusketa Urola Expres tabernan. Atzo, ostirala, arratsaldean egin zuten argazki erakusketaren irekiera kafetegian, eta hainbat lagun bertaratu zen argazkiak ikustera, luntxaz lagunduta.

Atzotik kafetegiko hormetan ikusgai daude Azpeitiko Argazki Elkarteko Juan Mari Ibarzabalek eta bere bi lagunek, Klemente Arruek eta Manolo Etxaniz Kinttelak ateratako argazkiak, eta bertan izango dira hilaren 23ra bitartean. Ibarzabalek, Arruek eta Etxanizek joan berri den abuztuan Piriniotara egindako bidaian ateratako zenbait argazkirekin osatu dute erakusketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide