Pertsona bat hilda aurkitu dute Azkoitia eta Azpeitia arteko Izarraizko harrobian

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 6a

Izarraizko harrobian (Azkoitia eta Azpeitian artean) pertsona bat aurkitu dute hilda gaur goizean. Mendian zebilen pertsona batek aurkitu du gorpua eta abisua eman du 10:00 aldera. Ertzaintzak jakinarazi duenez, oraindik gorpua identifikatu gabe dute.

Azkoitia eta Azpeitia artean dagoen Izarraizko harrobian pertsona bat aurkitu dute hilda gaur goizean. 10:00 aldera jaso dute abisua ertzainek, eta orduan bertaratu dira Ertzaintzaren erreskate taldekoak eta suhiltzaileak. Ertzaintzak HITZAri adierazi dionez, medikuak tokian bertan ziurtatu du aurkitutako pertsona hilda zegoela. Gorpua identifikatu gabe dute, eta heriotzaren arrazoiak ikertzen ari dira.

Izarraitz mendian pasieran zebilen herritar batek aurkitu du gorpua Izarraizko harrobian, eta berak eman du abisua Ertzaintzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide