Uda sasoiko etenaren ostean, irailaren 14an hasiko da zine emanaldien denboraldi berria Soreasu antzokian. Padre, no hay mas que uno filma emango dute asteburu horretan; guztira, film horren lau emanaldi izango dira. Lehena, irailaren 14an, larunbatez, izango da, 22:00etan. Igandean, berriz, bitan ikusi ahal izango da: 16:30ean eta 19:30ean. Astelehenean, ikusleen egunean, berriz, 21:00etan emango dute. Datozen asteetan ere hainbat film emanaldi izango dira; datorren asteburuan, adibidez, Agur Etxebeste! filma emango dute.
Zinerako sarrerak Soreasuko leihatilan nahiz Kulturaz.eus webgunean erosi ahal izango dira, ohiko moduan. Asteburuetako emanaldietarako sarrera 4,5 euro ordaindu beharko da, eta astelehenetakoa, berriz, 3,5 eurotan eskuratu ahal izango da.