Azpeitiko Bertan merkatari elkartearen udako zozketak badu zenbaki sariduna

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 2a

Abuztuan herriko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroen artean bi lagunentzako asteburu pasa zozkatu du Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak, eta 00542 izan da zenbaki saritua. Irailaren 15era arte du irabazleak saria jasotzeko aukera merkatari elkarteko dendetan nahiz bulegoan.

 

Amaitu da Azpeitiko Bertan merkatari elkartearen Udako zozketa kanpaina. Abuztuan elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroei boletoak banatu zaizkie, eta bi lagunentzako asteburu pasa bat zozkatu dute; hain zuzen ere, bi gau pentsio erdian eta Spa zirkuitua Kantabriako Puente Viesgo Hotel-Bainuetxean.

Zenbaki saritua 00542 izan da, eta Frida moda dendan banatu dute. Zenbaki saridunaren jabeak irailaren 15era arte du saria jasotzeko aukera, elkarteko edozein dendetan edo bulegoan (943-025673-688823944).

Irabazlea dagokion data baino lehen agertuko ez balitz, ordezko zenbakia honakoa izango litzateke: 00627 zenbakia; hau ere Frida dendan banatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide