Azpeitiko Emakumeen Txokoko eskaintzaren eskuorriak Nekane Azpiazuren diseinua izango du

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 26a

Nekane Azpiazu azpeitiarrak irabazi du Azpeitiko Emakumeen Txokoko eskaintza jasoko duen eskuorri lehiaketa, eta haren irudiak ilustratuko du ikasturte berriko eskuorria. Horrez gain, 300 euroko saria jaso du Azpiazuk.

Idoia Arrizabalaga Parekidetasun zinegotzia eta Nekane Azpiazu lehiaketaren irabazlea saria jaso berritan. (Azpeitiko Udala)

Joan zen ekainean ikasturte berriko eskaintza iragarriko duen eskuorriaren diseinu lehiaketa jarri zuten martxan Azpeitiko Udalak eta Emakume Txokoko kideek, eta lehiaketak badu irabazlea. Nekane Azpiazu azpeitiarraren diseinua hautatu dute epaimahaiko kideek eskuorria egiteko, eta hori dela eta, 300 euroko saria eskuratu du Azpiazuk. Idoia Arrizabalaga Azpeitiko Udaleko Parekidetasun zinegotziak eman zion erabakiaren berri irabazleari. Udalak adierazi duenez, lehiaketaren helburu nagusia, besteak beste, emakume artisten lana eta horiek duten balioa ikusgarri egitea izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide