Artoaren inguruko tailerra izango da igandean Azpeitiko Ekoetxean

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 20a

11:00etatik 12:30era izango da saioa, eta bertan artoa aletzeko, ehotzeko, artaburu hostoekin eskulanak gauzatzeko eta taloak egiteko aukera izango dute herritarrek. Saiorako izen-emate epea ostiralean itxiko dute.

Artoa gai hartuta, 6 eta 12 urteko umeei eta horien familiei zuzendutako tailerra izango da igandean, Ekoetxean. 11:00etatik 12:30era izango da saioa, eta bertan artoa aletzeko, ehotzeko, artaburu hostoekin eskulanak gauzatzeko eta taloak egiteko aukera izango dute herritarrek. Saiorako izen-emate epea ostiralean itxiko dute, eta beraz, tailerrean parte hartu nahi dutenek Ekoetxeako 943-81 24 48 telefono zenbakira deitu beharko dute ostirala baino lehen. Saioa doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide