68 urteko gizon bat hil da gaur, igandea, Oñatz auzoan, zezen batek kolpea eman ostean. Ertzaintzaren arabera, auzoko baserri bateko itxituratik ihes egin du zezenak, eta orduan eman dio gizonari kolpea. Hain zuzen ere, poliziak UROLA KOSTAKO HITZAri azaldu dionez, 11:40 aldean jaso dute larrialdi zerbitzuek deia, eta Ertzaintza eta bi anbulantzia bertaratu dira gertaeraren lekura. Bertan aritu dira Oñazko bizilaguna artatzen, baina hil egin da buruan hartutako kolpeen ondorioz. Ertzaintza eta Udaltzaingoa ihes egin duen zezenaren bila aritu dira, eta tiroz hil du Ertzaintzak.