Azpeitiko estalitako igerilekuak ezingo dira erabili hilaren 15a arte

Urola Kostako Hitza 2019ko abu. 6a, 12:14

Urteroko mantentze lanak egiteko itxi dituzte barruko igerilekuak egunotan. Hori dela eta, Kirol Patronatuaren bazkideek Azkoitiko eta Zumaiako igerilekuak erabili ahal izango dituzte epe horretan.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere mantentze lanak egiten ari dira abuztuan Azpeitiko udal igerilekuetako barruko igerilekuetan. Hori dela eta, abuztuaren 15a bitartean ezingo dira erabili estalitako sei kaleko igerileku handia zein igerileku txikia. Horregatik, Udal Kirol Patronatuko bazkideek tarte honetan Zumaiako eta Azkoitiko igerilekuak (azken hori hilaren 11ra arte) erabiltzeko aukera dutela jakinarazi du Apeitiko Udalak.

Era berean, estali gabeko igerilekua, sauna eta gimnasia lekua irekita izango direla gogoratu du udalak. Abuztuan, igerilekuetako eraikinaren barruan eskaintzen diren zerbitzuak astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango dira zabalik, eta igandeetan 09:00etatik 13:00etara.

Paddle pistak ere erabilgarri izango dira abuztuan. Erabili ahal izateko, giltzak igerilekuko harreran eskatu behar dira, aipatutako ordutegiaren barruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide