Maialen Sudupe igerilari azkoitiarrak urrea irabazi du Espainiako Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 5a

Junior mailako 100 metro bizkar proban lortu txapela Azpeitiko Izarraitz igeri elkarteko kirolariak, Terrassan (Katalunia).

Maialen Sudupe igerilari azkoitiarrak urrezko domina lortu du Udako Junior eta Absolutuen Espainiako Txapelketan. Terrassan (Katalunia) jokatzen ari den txapelketan, 100 metro bizkar proban lortu du Sudupek junior mailako txapela, 1:04:57 denbora eginda.

Marka horrekin, Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkartearekin ari den azkoitiarrak bere adinekoen Euskal Herriko markarik onena ere ezarri du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide