Hainbat haur eta gazte joan da Azpeitiko barraka egunera

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 29a

Umeen barraka eguna da gaur, astelehena, eta herriko hainbat haur eta gazte gerturatu da Betharram eraikineko jolastokira barraketan jolastera. Sarrera bakoitza normalean bi euro ordaindu behar izaten da, eta gaur, bidaia bakoitza euro baten truke eskuratu ahal izan dute herritarrek. Lapikoan, zapo saltarian nahiz autotxokeetan, besteak beste, gozatu ederra hartu dute gaztetxoek.

Hona hemen argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide