Festa arroxaz gozatu dute Azpeitiko umeek

Mailo Oiarzabal 2019ko uztailaren 28a

Goizean eta eguerdian erraldoien itzalpean ibili dira Umeen Egunaren protagonistak, baina bazkalordutik aurrera bere egin dute festa herriko haurrek eta gaztetxoek. Marea Arroxari aurrea hartuta, 150 haur elkartu dira Azoka Plazan egin duten bazkarian.

Sabelak beteta, meriendarako berriro tokia egiteko, jolasak izan dituzte jarraian bazkarian izan direnek. Begiraleekin batera, altxorraren bila ibili dira herriko hainbat txokotan barreiatuta, eta festa arroxa borobiltzeko, Erdikalean elkartu dira denak, ur festarako. "Ure! Ure!" eskatzen zuten kaletik, eta ura bota diete, bai, kalearen alde bateko zein besteko etxeetatik. Busti-busti eginda, baina gustura, ibili dira umeak.

Beheko bideoan eta argazkietan ikus daiteke umeen bazkariko eta ur festako giroa:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide