Nikolas Alustizak irabazi du txirrindularitzako 39. San Inazio Saria

Nerea Uranga 2019ko uztailaren 28a

Kadeteen 39. San Inazio Saria txirrindularitzako proba jokatu da gaur Azpeitian. 97 txirrindularik parte hartu dute.

Txirrindulari kadeteen 39. San Inazio Saria jokatu da gaur arratsaldean Azpeitian, Lagun Onak txirrindularitza elkarteak antolatuta. Lasterketaren irabazlea Nikolas Alustiza (Zatika) zumarragarra izan da. Bigarren Aimar Erostarbe (Ulma) oñatiarrak egin du eta hirugarren Unai Zubeldia (Cartonajes Limusin) ibartarrak. 97 txirrindularik parte hartu dute proban, eta 55 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute Azpeitiko Perez Arregi plazatik irten eta bukatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide