Oier Ibarguren azpeitiarrak irabazi du Leongo Itzuliaren azken etapa

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 27a

Diputacion de Leon-ULB taldearekin aritu da gaur bukatu den lasterketan, Baquek utzita.

Beste garaipen bat lortu du gaur Oier Ibarguren txirrindulariak. Elite eta 23 urtez azpikoentzako Leongo Itzuliaren bosgarren eta azken etapa jokatu dute gaur, La Bañeza eta Sahagun herrien artean, eta azpeitiarra izan da azkarrena; pelotoiari aurrea hartuta, atzetik zuen multzo nagusiari 11 segundoko aldea atera dio helmugan Ibargurenek. Itzuliaren sailkapen nagusian 20.na izan da azpeitiarra.

Baque Ideus BH taldearen maillota alde batera utzita lehiatu da Leonen Ibarguren. Izan ere, Diputacion de Leon-ULB taldearekin aritu da gaur bukatu den lasterketan, Baquek utzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide