Azpeitian Kimura judo klubak erakustaldia eskaini du

Nerea Uranga 2019ko uztailaren 27a

Azpeitiko Kimura judo klubeko kideek erakustaldia egin dute gaur eguerdian Azoka Plazan. Saninazioen barruko erakustaldia plazan egitea aurreikusita zuten, baina euriagatik lekuz aldatu dute. Haur eta gazte, dozenaka judokak parte hartu du gaur eguerdiko saioan. Azpeitian, Azoka Plazaren barruan jarritako tatami gainean 12:00etan hasi dituzte beroketa ariketak, eta segidan borrokaldiak irudikatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide