Azpeitiko zezen plaza ikuslez bete zen atzo arratsaldean, Zezen Beltz elkarteak eta Toropasionek antolatutako Errekortarien Txapelketaren saioa jarraitzeko. Aurten, lehen aldiz, bi buru estali behar izan zituen txapel bakarrak: 51na puntu lortu zituzten Eusebio Sacristan Usek –laugarren aldiz irabazi du Azpeitian– eta Pablo Martin Guindik, eta bientzat izan zen garaipena; Javier Pradanas izan zen hirugarren finalista. Errekorte onenaren saria ere jaso zuen Guindik
Hemen, Errekortari Txapelketaren argazki bilduma:
[flickr_set id="72157709896225352"]