San Inazio bezperako herri bazkarirako txartelak gaur eta etzi izango dira salgai

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 24a

Gaur eta etzi, ostirala, 17:00etatik 19:00etara bitartean salduko dituzte bazkarirako txartelak eta kamisetak, plazako arkupeetan. Bazkarirako txartela zortzi euro ordaindu beharko da, eta txartela nahiz kamiseta, hamar euro.

Haujijijai batzordeak antolatzen duen San Inazio bezperako herri bazkarirako sarrerak gaur eta etzi, ostirala, erosi ahal izango dira plazan. Hain zuzen ere, gaur 17:00etatik 19:00etara jarriko dute txartelak saltzeko mahaia, plazako arkupeetan. Etzi, ostirala, ere eskuratu ahal izango dira leku eta ordu tarte berean. Bazkarirako txartela zortzi euro ordaindu beharko da, eta kamiseta zein txartela nahi dituztenek, berriz, hamar euro ordaindu beharko dute.

Datorren asteartean, San Inazio bezperan, 15:00etan izango da bazkaria, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide