Jon Guridi azpeitiarra Mirandesera itzuliko da, Realak utzita

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 19a

Urte honen hasieratik joan den denboraldia bukatu arte ere Mirandesen jokatu du futbolariak.

Jon Guridi (Azpeitia, 1995) futbolaria Mirandes taldera itzuliko da, Realak utzita. Burgosko (Gaztela eta Leoi, Espainia) taldea ondo ezagutzen du Guridik, han jokatu baitzuen joan den 2018-2019 denboraldian ere, urte honen hasieratik liga bukaerara arte, hain zuzen, orduan ere Realak utzita. Espainiako Bigarren Mailarako igoerarekin bukatu zuen Mirandeseko aurreko egonaldia azpeitiarrak, eta maila horretan lehiatuko da datorren sasoian.

Realak gaur jakinarazi du Mirandesekin akordioa lotu duela 2019-2020 denboraldian Guridik Burgoseko taldean joka dezan. Azpeitiarrarekin batera, Martin Merquelanz ere Mirandesen ariko dela jakinarazi du Donostiako taldeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide