Istripu bana gertatu da bart Azkoitian eta Azpeitian, eta zaurituak izan dira

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 15a

Azkoitia eta Zumarraga artean, hiru autok aurrez aurre jo dute elkar, eta Zumarragako ospitalera eraman dituzte hiru lagun. Azpeitiko Landeta auzoan, berriz, moto gidari bat bidetik atera da, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Istripu bana gertatu da bart Azkoitian eta Azpeitian, eta guztira, lau lagun zauritu dira ezbehar horietan. Batetik, Azkoitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidean, Antzuola parean, bi autok aurrez aurre jo dute elkar eta hiru lagun zauritu dira istripuan. Horietako bat, gainera, ibilgailutik irten ezinda geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute azkenean. Hiru zaurituak Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Gauerdian izan da istripua, eta horren ondorioz, errepidea itxita geratu da; 02:30ak inguruan  zabaldu dute berriz.

Azpeitiko Landeta auzoan ere beste istripu bat gertatu da, 00:15ak inguruan. Ertzaintzak adierazi duenez, moto gidari bat errepidetik atera da, eta zauritua Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide