Lagun Onakek 0-5 galdu du Realaren aurka

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 14a

Azpeitiko Lagun Onak taldeak Reala hartu zuen atzo, zapatua, etxean, eta bi taldeek denboraldi aurreko lehenengo partida jokatu zuten Garmendipen. Zale ugari elkartu ziren Azpeitiko futbol zelaian, eta taldeek norgehiagoka polita eskaini zuten. Etxeko taldeak hainbat saiakera egin bazuen ere, ez zuen golik sartzerik lortu, eta Reala aise gailendu zuen neurketan zehar. Markagailua 0-5 zela amaitu zuten norgehiagoka taldeek. Hura bukatzean, gainera, zaleekin argazkiak ateratzeko tartea ere hartu zuten jokalariek.

Lagun Onak futbol klubak 75 urte bete ditu aurten, eta urteurrenaren harira antolatu zuen taldeak atzoko partida.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide