Azkoitiko Zurt tabernak 13. urteurrena ospatuko du bihar

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 12a

Azkoitiko Zurt tabernak 13 urte beteko ditu bihar, zapatua, eta urteurrena ospatzeko festa eguna antolatu dute hango kideek. 19:00etatik 20:00etara, mokadutxoa eskainiko dute tabernan, eta 22:00ak bitartean, Azkaiter Peloxek folk kontzertua eskainiko du terrazan. Bien bitartean, gaienra, Irlandako garagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta Zapiain sagardotegiaren eskutik, txotxa eta saiheski parrilada eskainiko dituzte. Pintxoa eta basokada sagardoa bi eurotan salduko dute. Festari amaiera emateko, Jon Elorzak musikaz girotuko du taberna, 23:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide