Txabola batek su hartu du arratsaldean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 11

Azpeitiko Madalena eta Ezkuzta artean mendi magalean dauden baratzeetako txabola batek su hartu du arratsaldean. Kostatik Azpeitirako sarreran dagoen gasolindegiaren aurrez aurre dagoen txaboletako bat izan da su hartu duena. 18:30 eta 19:00 artean piztu da sua eta 19:00 alderako bertaratu dira suhiltzaileen bi kamioi. Haiek iritsi aurretik leherketa bat ere izan da su hartu duen txabolan; eztanda butano bonbona batek eragin duela azaldu dute gero lekuan zeuden poliziek. Izan ere, suhiltzaileak lanean ari ziren bitartean trafikoari txandaka eman diote pasoa ertzainek. Kalte materialak izan badira ere, inork ez du minik hartu ezbeharrean.

Argazkietan ikus daitezke sutea eta suhiltzaileak, hura itzali nahian:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide