Erleak pilatu direlako, Azpeitiko Damasoko parkea itxita

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 11

Azpeitiko Damasoko parkean, txirristaren ondoan, erle ugari pilatu da gaur arratsaldean (irudian), eta horrenbestez, Azpeitiko Udalak itxi egin du eremua, segurtasuna bermatzeko asmoz. Udaltzainak jakinarazi duenez, erlezaina bidean da, eta hark egoera konpondu bitartean, ezin izango da parkean jolastu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide