Aurten, uztailaren 25ean, Santio egunez, izango da Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioa. Zezen plazan egingo dute ikuskizuna, 18:00etan hasita, eta ikustera joan nahi dutenek bihartik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak.
Sarrera zenbakidunak udaletxeko arkupeetan egongo dira salgai, honako egun hauetan: bihar (19:00–20:30), larunbatean (12:30-14:00), eta hilaren 19an (19:00–20:30), 20an (12:30-14:00) eta 24an (19:00–20:30). 18 eta 20 euro artean ordainduta eros ahal izango dira zenbakidun sarrerak.
Zenbaki gabeko sarrerak, berriz, honako taberna hauetan erosi ahal izango dira, bihartik aurrera: Pastorkua, Juantxo Txiki, Kantoi, Berdie, Korrale, Eguzkitza, Azpeitia, Etxe Zuri, Jim Clark eta Elurre (Azkoitian). 10 eta 15 euro artekoak dira sarrera horien prezioak. Bestalde, 4 urte arteko haurrek doan izango dute sarrera.
Egunean bertan ere eskuratu ahalko dira sarrerak. Arratsaldez, zezen plazan izango da erosteko aukera, baina antolatzaileek aurrez erostea gomendatu diete herritarrei.
Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatzen dute Errekortarien Txapelketako saioa, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
Iaz, Eusebio Sacristan Usek irabazi zuen Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioa.