Gaur iluntzeko pintxo-poteoa musikaz jantziko dute Sala anaiek (The Potes) eta Azkaiter Peloxek eta taldekideek. Zulo Zabal soziedadean 19:00etan hasita, Alde Zaharrean kalez kale eta hainbat tabernatan geldialdiak eginez, kontzertu ibiltari akustikoa eskainiko dute aipatutako musikariek, eta Sanagustin kulturgunean bukatuko dute ibilbidea.
Hain zuzen ere, Koldo Eizmendik Sanagustinen bertan jarri duen argazki erakusketaren harira prestatu dute gaurko musika egitasmoa Zulo Zabaleko lagunek, eta "zuzeneko musikaz eta erakusketaz gozatzera" gonbidatu nahi dituzte herritarrak.