Bihar hasiko dira Lagun Onak-Real Sociedad partidarako sarrerak saltzen

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 9a

Asteazken eta ostiral arratsaldean eta zapatu goizean irekiko dituzte Garmendipe futbol zelaiko leihatilak. Zapatuan jokatuko dute denboraldi aurreko norgehiagoka, 19:00etan.

Lagun Onakek eta Realak bi taldeentzat denboraldi aurreko lehendabiziko partida izango dena jokatuko dute zapatu honetan Azpeitian. 19:00etan hasiko da neurketa, Garmendipen.

Lagun Onaken 75. urteurreneko ospakizunen barruan antolatu dute neurketa, eta Azpeitiko kluba bihar hasiko da sarrerak saltzen Garmendipeko leihatilan. Hain zuzen ere, asteazkenean eta ostiralean 18:30etik 19:30era, eta zapatu goizean 11:00etatik 12:00etara eros ahal izango dira sarrerak. Tribunako sarrerak 15 eurotan salduko dituzte eta gainerakoak, berriz, 10 eurotan; gazteek eta jubilatuek, aldiz, bost euroren truke ikus ahal izango dute norgehiagoka, eta doan izango da sarrera 16 urtetik beherakoentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide