Herriko eragileekin bilera egingo du bihar Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 2a

Hainbat arlotan lanean ari diren herritarrekin bilera egingo du bihar, asteazkena, Azpeitiko Udal berriak. Sanagustin kulturgunean elkartuko dira, 19:00etan, eta edonork parte har dezake bertan.

Sanagustin kulturgunean egingo dute bilera.

Azpeitiko Udaleko arduradun politiko berriek hainbat arlotan lanean ari diren herriko eragileekin bilera egingo dute bihar, asteazkena. Ekainaren 15ean hartu zuten kargua hautetsi berriek, eta eragileekin elkartu nahi dute antolaketa berria azaltzeko eta elkar ezagutzeko. Bilera irekia izango da, eta edonork parte har dezake bertan. 

Gaur arratsaldeko udalbatzarrean 2019-2022 agintaldiko lan arduren banaketak eta izendapenak egingo dituzte, eta Udal berriak, bihar, 19:00etan hasita, egingo du bilera herriko eragileekin, Sanagustin kulturgunean. Bi helburu izango ditu saioak: batetik, elkar ezagutzea eta iritziak partekatzeko espazioa sortzea; eta bestetik, batzordeburu berrien izendapenen eta batzordeen osaketaren berri ematea. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide