Atzo arratsaldean, zapatua, jokatu zituzten Azpeitiko Sare Futbito Txapelketako ligako nahiz kopako finalak, herriko plazan. Kopa Dandelion taldeak irabazi zuen, Xanjuandeiko izarrak taldeari 5-4 irabazita. Ligako finala, berriz, penaltietan erabaki zen. Partidan 2-2 egin zuten Sarraski eta Txifor taldeek, baina penaltika hobea izan zen Sarraski. Jende multzo bat bildu zen plazan partidak jarraitzeko, eta giro polita sortu zen.
Aurten bederatzi taldek parte hartu dute presoen eskubideen aldeko txapelketan.
[flickr_set id="72157709338336322"]