Ostegunetik Azpeitiko Elizkalean Korputz jaiak ari dira ospatzen. Gaur, larunbata, dute festetako azken eguna, eta eguerdian Itsasiko dantzari txikiek hainbat dantza eskaini dituzte, trikitilariek lagunduta. Arratsaldera bitartean, trikitilariak ibiliko dira Elizkalean eta kaletarrek afaria izango dute, 20:00etan, Mendizaleen tabernan. Ondoren, Korputzak bukatzeko Imuntzo eta Belokiren emanaldia izango da Elizkalean.