Gipuzkoako Futbol Federazioak Azpeitian egin du urteko batzarra

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 29a

Gipuzkoako futbol klubetako kidez bete ziren atzo Soreasu antzokiko eserlekuak (argazkian). Izan ere, Gipuzkoako Futbol Federazioak aurtengo batzar nagusia Azpeitian egin zuen atzokoan. Lagun Onak futbol taldeak 75 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrenari keinu eginez aukeratu du federazioak Azpeitia bere urteroko hitzordu nagusirako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide