Bihar eta etzi jarriko dituzte salgai Azpeitiaren eta Astigarragaren arteko Herriarteko finalerako sarrerak

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 25a

Izarraitz pilotalekuko leihatilan erosi ahal izango dira sarrerak, 18:00etatik 20:00etara. Kantxako sarrerak hamar euro ordaindu beharko dira, eta frontoiko goiko aldekoak bost euro. Ilunpek finalerako doako autobusa jarriko du, gainera. Finala zapatuan izango da Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 16:30ean hasita.

Iazko Herriarteko finaleko irudi bat.

Bihar eta etzi jarriko dituzte salgai zapatuan Azpeitiak eta Astigarragak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko duten Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finalerako txartelak. 18:00etatik 20:00etara bitartean eskuratu ahal izango dira sarrerak Izarraitz pilotalekuko leihatilan: kantxako sarrerak hamar euro ordaindu beharko dira, eta frontoiko goiko aldekoak bost euro.

Gainera, Ilunpe pilota elkarteak Azpeitia eta Donostia artean joan-etorria egiteko doako autobus zerbitzua eskainiko du, eta bidaiarako izena ere eman ahal izango da Izarraitzen. Finala 16:30ean hasiko da zapatuan, eta Donostiarako autobusa 15:00etan aterako da anbulatorioaren aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide