Oñatz auzoko San Juan festak iritsi dira azken txanpara. Auzotarrak dagoeneko iluntzean San Juan sua pizteko zain daude, horrekin bukatuko baitira aurtengo jaiak.
Atzo, zapatua, hasi zituzten festetako ekintzak mezarekin, eta ondoren, trikitilariak aritu ziren giroa alaitzen. Iluntzean, berriz, auzo afaria egin zuten. Gaur, berriz, herri kirol erakustaldia eta trikitilarien emanaldia izan dira eguerdian.
Hona hemen, festetako irudi batzuk: