Sanjoanak bertan dira, eta urrestildarrak gaur, larunbata, goizean goizetik hasi dute festa. Aurten lehenengo aldiz I. Binakako Pala Txapelketa izan da Txikuri pilotalekuan, 10:00etan hasita, eta guztira, hamabi talde inguruk eman dute izena txapelketan. 15:00etan herri bazkaria izan da, eta ondoren jolasen tartea izan da.
Iluntzean ere ere ez dute aspertzeko betarik izango Urrestillan, Errietan taldearen kontzertua izango baita 19:30ean hasita, eta ondoren luntxa. Eguna ondo amaitzeko, Istilu, Silence, Garilak 26 eta El diluvi taldeen kontzertuak izango dira.
Hona hemen Urrestillako sanjoanetako gaur argazki bilduma: