Trinidade jaiak ospatzeko egun osoko egitaraua zuten prestatuta gaurko Nuarben, eta eguraldi ona lagun, hainbat lagun gerturatu da bertara. Arratsaldeko 16:00etan hasi da festa txupinazoarekin; ondoren, sokamuturra izan da, eta 19:00ak aldera Azpeitiko Kantujira taldearekin poteoa egin dute herritarrek kalean zehar. Behin poteoa amaituta, herri afaria egin dute, eta 23:30ean Elizagoien Ahizpekin erromeria izango da, eguna behar bezala amaitzeko.
Bihar, igandea, jaiarekin jarraituko dute Nuarben. Hona hemen biharko ekitaldien egutegia:
- 12:00. Meza nagusia.
- Ondoren, luntxa, Jose Mari Orbegozoren dantza eskolakoen emanaldiarekin.
- 16:00. Umeentzako puzgarriak.
- 18:00. 3ZPA4.
- Ondoren, Izer eta Narbaizarekin erromeria.