Eguraldi ona lagun, ehunka herritar bildu da Azpeitiko IV. Txakolinaren Egunean

Anartz Izagirre 2019ko ekainaren 15a

Eguraldiak ez du hutsik egin, eta hainbat herritar gerturatu da Azpeitira gaur, larunbata, IV. Txakolinaren Egunera. 12:30ean hasi dira txakolina banatzen, eta baita euskal bildots nahiz Idiazabal gazta pintxoak ere. Postuak ireki bezain pronto, ehunka herritar agertu da Perez Arregi plazara jan-edanera, eta ilara luzeak sortu dira bildots pintxoak dastatzeko. Giroa alaitzeko, kantuan ibili dira Xendarineko ahizpak.

Aurtengo edizioan, honako hamalau upategi hauetan ekoitzitako txakolina dastatzeko aukera izan da: Agerre (Getaria), Akarregi Txiki (Getaria), Ameztoi (Getaria), Arbela (Aia), Basa Lore (Zarautz), Katxiña (Orio), Rezabal (Zarautz), Elkano (Getaria), Mokoroa (Zarautz), Roke Eizagirre (Zarautz), Sagarmiña (Mutriku), Txomin Etxaniz (Getaria), Zudugarai (Aia) eta Urkizahar (Beizama). Beraz, Gipuzkoako herri askotan ekoitzitako txakolina probatu ahal izan da gaur. Bestetik, Azpeitian ekoitzitako lau gazta dastatu ahal izan dituzte herritarrek: Premietxeberri, Berastegi, Galarraga eta Abel Segurolarena. 

Hona hemen IV. Getariako Txakolinaren Eguneko argazki bilduma:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide