Oier Ibarguren txirrindularia nagusi izan da gaur Beasainen. Loinaz Sari ezaguna irabazi du Baque Ideus BH taldeko azpeitiarrak; Euskadiko Txirrindularitza Federazioak 23 urtez azpikoentzat antolatzen duen Lehendakari Txapelketarako puntuagarria da Beasaingo lasterketa.
Iker Ballarini (Goierriko TB) aurrea hartuta irabazi du Ibargurenek Loinaz Saria. Atzetik izan duten boskote bati lau segundoko aldea aterata iritsi dira helmugara sailkapeneko aurreneko biak; Eneko Aramendia, Ballarinen taldekidea, izan da boskoteko azkarrena, eta harentzat izan da podiumeko azken koska.