Martxan da mutilen Azpeitia Cup futbol txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 7a

Kirola eta festa giroa nagusi izan dira gaur arratsaldean Garmendipen. Bihar goiz eta arratsaldez etenik ez du izango lehiak, eta igande goizean jokatuko dituzte azken partidak.

Martxan da kimu mutilen Azpeitia Cup futbol txapelketa. Gaur, 18:00etatik 20:00etara, sailkapen faseko hamabost partida jarraitzeko aukera izan da Garmendipeko zelaietan. Bihar, berriz, neurketek ez dute ia etenik izango. 09:00etan hasiko da zapatuko jardunaldia, eta 20:00etan hasita jokatuko dituzte bigarren eguneko azken partidak; guztira, 66 partida jokatuko dituzte. Gaurko eta biharko emaitzekin lehen faseko sailkapenak osatuta, igande goizean kanporaketak, finalaurrekoak eta finala jokatuko dituzte; 09:00etan hasiko da igandeko jardunaldia ere, eta 13:15ean hasiko da finala

[flickr_set id="72157708977720522"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide