Giro ederrean hasi da Azpeitiko Gaztetxeko Garagardo Festa

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 7a

Dozenaka lagun batu ziren Azpeitiko Gaztetxean atzo, osteguna, Garagardo Festaren lehen egunean; Gau Mexikarra izan zen atzokoa, eta takoak nahiz Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat garagardo artisau dastatzeko aukera izan zuten herritarrek Gaztetxean. Gaur, ostirala, Gau Irlandarra izango da, eta jan-edanaz gain, musika irlandarra entzuteko aukera izango da bertan, 19:00etatik aurrera.

Hona hemen atzoko Gau Mexikarreko argazkiak (Azpeitiko Gaztetxea):

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide