Zenbait lapurreta egin dute azkenaldian Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 28a

Nagaitz kafetegian eta Itzira dendan sartu dira lapurrak, baina Udalaren arabera, txikiak izan dira lapurretak. Urrestillako Mara-Mara tabernaren inguruko lokaletan ere saiatu dira sartzen, baina ez dute ezer ostea lortu. Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu.

Itzira saltokian lapurreta egin zuten maiatzaren 18ko gauean.

Azken boladan, herriko zenbait lekutan lapurretak egin dituzte. Hain zuzen ere, Nagaitz kafetegian eta Itzira dendan sartu dira lapurrak, baina Azpeitiko Udalaren arabera, txikiak izan dira lapurreta horiek. Horrez gain, Urrestillako Mara-Mara tabernaren inguruko lokaletan ere saiatu dira sartzen, baina ez dute ezer ostea lortu. Lapurreten harira, Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu.

Ertzaintzak 2018an izandako delinkuentzia tasak jakinarazi dizkio Udalari, eta honako hauek dira inguruko herrietako datuak, 1.000 biztanleko: Azpeitian 14,47koa da tasa, Azkoitian 15,33koa, Zestoan 24,97koa, Errezilen 8,49koa, Beizaman 13,25ekoa. Urola Kostan, 1.000 biztalneko 21,18 delitu izan dira, Gipuzkoan 32,24 eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 40,22.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, azkenaldian lapurretak izan badira ere, Azpeitia 15.000 biztanle inguruko Gipuzkoako herririk seguruenetakoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide