Sutea izan da Salbe auzuneko garaje batean

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 28a

Udaltzaingoak adierazi duenez, kaxaren batek hartu du sua Salbe auzuneko 11. portalaren ondoan. Etxepea hustu dute, badaezpada ere, eta ez da inor zauritu.

Sute txiki bat izan da gaur, 06:00ak aldean, Salbe auzuneko garaje batean. Udaltzaingoak adierazi duenez, kaxaren batek hartu du sua Salbe auzuneko 11. portalaren ondoan. Udaltzainak bertaratu dira sua piztu den lekura, eta etxepea hustu dute horiek, badaezpada ere. Dena den, ez da zauriturik izan, eta suhiltzaileek itzali dute sua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide