Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Mendi Asteari amaiera emateko, Xoxoteko Eguna ospatu zuten mendizaleek joan zen igandean. Ohi bezala, mendira joateko irteera eta arratsaldera arteko egitaraua prestatu zituen taldeak, baina eguraldiak ez zuen askorik lagundu. Mendizaleak 09:00etan abiatu ziren Xoxotera, eta hasieran giroa nahiko leorra bazen ere, mendira iritsi ahala okertzen joan zen eguraldia. Laino itxi eta zaparrada artean iritsi ziren tontorrera, eta antolatzaileen esanetan, "ahalik eta bizkorren" gauzatu zituzten jarduerak, hala nola meza, mendian hildakoei lore eskaintza, gaztetxoentzako domina banaketa eta herri kirol jaialdia.
Xoxoteko Eguneko honako argazi hauek atera ditu Lagun Onak taldeak, eta bilduma osoa ere eskegi du sarean.