Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria itxita izango da bihar, mantenu lanak tarteko

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 23a

Bihar 08:30ean hasiko dira lanekin, eta 17:30ean bukatuko dituzte. Ordu tarte horretan ezingo da bertatik igaro.

Bidearen mantenu lanak direla eta, bihar goizetik arratsaldera itxita izango da Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria. Bihar 08:00etan hasiko dira lanekin, eta 17:30ean bukatuko dituzte. Ordu tarte horretan ezingo da bertatik igaro. Datorren astean jarraituko dute lanekin; astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 17:30era, itxita egongo da bidea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide