Eztake II, Sanagustineko arkupean aritzeko prest

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 22a

https://www.youtube.com/watch?v=_jBxYdA47zM

Etzi, ostirala, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzertua dela eta, Eztake II taldeko kideak elkarrizketatu ditugu Urola Kostako Hitzak Uztarriak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean garatzen dugun Mikrouhinak bideo sortarako. Azpeitiko musika eskolako ikasleek osatzen dute Eztake II: Iago Azkue baxu-jotzaileak, Enaitz Alberdi trikitilariak, Doltza Oiartzabal abeslariak, Aroa Odriozola piano-jotzaileak, Ibai Berezibar gitarra-jotzaileak eta Unai Elias bateria-jotzaileak. Ostiralekoa ez da Azpeitiko musikariz osatutako taldeak eskainiko duen lehen emanaldia; izan ere, iaz ere Sanagustinen eskaini zuten hainbat abestiko kontzertua.

Atzo, asteartea, musika eskolan egin zuten entseguan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau –Azkue, Alberdi, Oiarzabal eta Odriozola ageri dira ikus-entzunezkoan; Berezibar eta Elias ez ziren entseguan–. Taldeak Arkupehotsak egitasmoaren barruan emango du ostiraleko kontzertua (19:00); Ane Lizarralde azkoitiarra izango da agertokian izango den beste protagonista. Era berean, Eztake IIren kontzertuarekin bukatuko da Juan Antxieta musika eskolak antolatutako Ziklo Musikala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide