Markel Olano Gipuzkoako egungo ahaldun nagusiak eta kargu bererako datorren agintaldirako EAJren hautagaiak eskualdeko hiru herri bisitatu ditu gaur: Azpeitia, Aizarnazabal eta Aia. Amaia Etxeberria Azpeitiko EAJren alkategaiarekin batera astearteroko azoka bisitatu du goizean, eta Azoka Plazan eta Elikagunean ere izan da. Ogia erosi du azokan, eta ondoren, Basazabal jauregira joan da, hainbat alderdikiderekin batera. Besteak beste, ondoan izan ditu Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria, Jose Mari Bastida Azpeitiko alkate ohia eta Uri Buru Batzarreko hainbat ordezkari. Olanori "benetan harrigarria" iruditu zaio Basazabal, eta barnealdeko turismoa sustatzeko lan egingo duela azaldu du.
Ondoren, Aizarnazabalen izan da Olano. Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko diputatua, Iratxe Ziarrusta Aizarnazabalgo EAJren alkategaia eta Mendoza izan dira harekin batera, herria bisitatzen. Ahaldungai nagusiak nabarmendu du udaleko bulegoen irisgarritasuna hobetzea, turismoa bultzatzea, baserri bideak hobetzea, zuntz optikoa hedatzea… direla Aizarnazabalen landu beharreko gaiak, "herri sendoagoa" eraikitzeko.
Hona hemen gaurko irudiak: